[ARGAZKI GALERIA] WOP Challenge lasterketak Durangaldea zeharkatu du

Anboto 2022ko eka. 12a, 10:02

Durangaldeko lau talde ari dira erronkan parte hartzen. Korrikalariek atzo iluntzean eta bart zeharkatu dute eskualdea.

19 etapa eta 226 kilometro. Asteburu honetan WOP Challenge erronkaren edizioa jokatzen ari da Bizkaian zehar. 57 talde nor baino nor ari da parte hartzen, tartean, Durangaldeko lau: Zornotzako Kortesia taldea, Elorrioko Bikale, Abadiñoko Motozain eta Durangoko Tabirako Baqué. Korrikalariak atzo iluntzean hasi ziren eskualdea zeharkatzen. Erronka erraldoia Bilbon amaituko da gaur. WOP proiektuak gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketara bideratuko du irabazitako dirua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!