AP-8 Peajerik Ez Plataforma: "Istripuetan hildakoak zuzenki lotuta daude Aldundiak AP-8 ordainlekuetan duen diru-gosearekin"

Anboto 2022ko api. 4a, 09:15

Iurretako autopistarako ordainlekua.

Asteburuan pertsona bi hil dira Durangaldean, auto istripu banatan.

Batetik, zapatu iluntzean auto batek istripua izan zuen Iurretan, AP-8rako ordainlekuan eta gidaria hil egin zen. Bigarren hildakoa zapatu gauean gertatu zen Zornotzan, N-634 errepidean eta San Antonio auzoaren inguruan. Kasu horretan, auto batek oinezko bat harrapatu zuen.

AP-8 Peajerik Ez Plataformarentzat istripu hauek ez dira kasualitatea. "Istripuetan hildakoak zuzenki lotuta daude Aldundiak AP-8 ordainlekuetan duen diru-gosearekin", adierazi dute ohar batean. Plataformakoen ustez, hildako biak ekidin zitezkeen, "baina bidesariak dakartzan milioiak mugikortasun seguru eta eraginkorraren aurretik jartzen dituzte".  N-634an gertatzen diren istripuen arrazoia  "gehiegizko trafikoa" dela eta hori eragozteko ez dutela ezer egiten salatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!