Gaur, 20:00 pasatxoan auto baten istripua gertatu da Iurretan, AP-8rako ordainlekuan, Irunerako noranzkoan. Gidariak autoaren kontrola galdu eta ordainlekuko kabinaren kontra talka egin du. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira eta gizonezko gidaria auto barrutik atera dute. Oso larri zegoen eta hil egin da, Ertzaintzako iturrien esanetan. Osasun zerbitzukoak tokian bertan saiatu dira erreanimatzen, baina ezin izan dute. Autoan pertsona bakarra zihoan.
Suhiltzaileak Iurretako ordainlekuan.
(@BomberosIurreta)