Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 75 urteko gizonezko batek min hartu du eguerdi honetan Anboton, Pagozelaitik tontorrerako bidean jausita. Mendizaleak buruan kolpea hartu du eta larrialdi zerbitzuek erreskatatu behar izan dute. Gizonezkoa helikopteroz eraman dute Iurretara, eta handik ospitalera, anbulantzian.