[BIDEOA] Mikel Arrasatek denboraldiko bigarren garaipena eman dio Dromedario-Flotamet taldeari

Anboto 2022ko mar. 28a, 13:05

Azken kilometro bietan aurrera egin eta bakarrik helmugaratu zen.

Dromedario-Flotamet taldeko gazteek indartsu hasi dute denboraldia. Orain asteburu bi Aimar Galdosek lortutako garaipenaren ostean, asteburu honetan beste bat eskuratu du Mikel Arrasatek. Gazte ondarroarrak Uzarragako lasterketaren 48. aldia irabazi zuen Antzuolan. Atzetik zekarren  bikoteari zazpi segundoko aldea atera zion.

Hona Mikel Arrasateren adierazpenak lasterketa amaitu ostean:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!