Eskola elikadura

[BIDEOA] Oihana Azkorbebeitiak eta Ibai Zabalak Berton Bertokoaren galara joateko deia egin dute

Ekaitz Herrera 2022ko mar. 14a, 20:47

Gala apirilaren 1ean egingo da Elorrioko Arriola antzokian, 19:00etan. Aurkezle lanak Azkorbebeitiak eta Zabalak egingo dituzte. 

Ekitaldirako gero eta aste gutxiago falta diren honetan, Berton Bertokoa dinamikak galaren xehetasun batzuk argitu ditu. Zuzeneko musika, sari banaketa, photocalla eta dantzak egongo zirela esana zuten aldez aurretik, eta gaur ekitaldian parte hartuko duten artistetako batzuk zeintzuk izango diren argitu dute. Alde batetik, Durangoko L'Atelier eta Galdakaoko Strat dantza taldeetako kideak oholtzan arituko dira sari banaketak iraun bitartean. Bestetik, Ganso y CIA clown konpainiak ere parte hartuko du, eta ez dira faltako Elorrioko Iheskide taldearen punk rock doinuak.

Ekitaldira batu diren beste batzuk eskualdeko kirolariak dira. Oihana Azkorbebeitiak eta Ibai Zabalak galan parte hartzera deitu dituzte Durangoko herritarrak, familiak eta gurasoak. Jaialdia apirilaren 1ean egingo dute Elorrioko Arriolan, arratsaldeko 19:00etan.  Ekitaldirako sarrerak dinamikak esku hartzen duen eskoletan daude salgai, 3,5 euro (umeak) eta 5 (helduak) euroan.

L'Atelier eta Strats dantza taldeak galan egongo dira.

 

Iheskidek rock doinuz dardaraziko ditu Arriolako hormak.

 

Gorka Gansok eta Cecilia Paganinik (Ganso  CIA) umorea eramango dute galara.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!