Tokiko elikaduraren aldeko dinamikak aurreratu du jaialdi berezi bat egingo du apirilaren 1ean, Elorrioko Arriola aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da. Egitasmoaren bultzatzaileek aurreratu dute zuzeneko musika, photocalla, sari banaketa eta dantzak egongo direla. Ekitaldirako sarrerak dinamikak esku hartzen duen eskoletan daude salgai, 3,5 euro (umeak) eta 5 (helduak) euroan. Durangalde osoko herritarrak deitu dituzte galara joan eta Arriola aretoa betetzera.