Errigorako otzara eder bat opari ANBOTOko inauterietako argazki lehiaketan

Anboto 2022ko ots. 25a, 10:00

Beste urte batez, heldu da mozorroak armairutik atera, eurak jantzi eta kalera irteteko unea. Eta, azken urteetan lez, ANBOTOk inauterietako argazki lehiaketa antolatu du eta bere irakurleei gonbit egiten die bertan parte hartzeko.   

Parte hartu gura dutenek 688 635 041 telefono zenbakira bidali beharko dute argazkia, martxoaren 3ra bitartean. Bestalde, martxoaren 4tik martxoaren 9ra bitartean, argazkirik gustukoena aukeratzeko aukera egongo da www.anboto.org webgunearen bitartez.

Egun horietan botorik gehien jasotzen duen argazkiak irabaziko du ANBOTOk antolaturiko inauterietako argazki lehiaketa, eta, horregaz batera, Errigorako otzara eder bat eskuratuko du.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!