Aurten ere ANBOTOk Inauterietako argazki lehiaketa antolatu du eta parte hartzeko gonbita egin die bere irakurleei. Parte hartu gura dutenek www.anboto.org webgunera igo edo 688 635 041 telefono zenbakira bidali beharko dute argazkia, martxoaren 3a baino lehen. Bestalde, martxoaren 4tik 9ra argazkirik gustukoena aukeratzeko aukera egongo da www.anboto.org-en. Egun horietan botorik gehien jasotzen duen argazkiak Errigorako otzara eder bat irabaziko du