Tuterako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Zaldibarren eta Berrizen

Anboto 2022ko urt. 12a, 21:18

Durangaldeko hainbat herritar egin dituzte elkarretaratzeak, tartean Zaldibarren eta Berrizen.

Astelehen goizean 38 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten Forunzaingoek eta suhiltzaileek Tuteran (Nafarroa). Hasieratik emakumearen senarra izan zen susmagarri nagusia, eta Boiredon (Frantzia) atzeman zuten martitzen gauerdian.Ikerketaren hipotesi nagusia da senarrak hil zuela emakumea. Erailketa matxista hori salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte asteon Euskal Herriko hainbat herritan. Baita, Durangaldean ere: Berrizen eta Zaldibarren, besteak beste. 2022an Euskal Herrian indarkeria matxistaren eraginez hil duten lehenengo emakumea da 38 urteko tuterarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!