Asteburuan junior mailako Europako pilota txapelketa jokatuko da Franeker herrian (Herbehereak). Euskal selekzioak bost domina irabazi ditu bertan: urrezko domina bi emakumeen Wall-Ball modalitatean —17 eta 19 urtez azpiko mailetan—, zilarrezko bat emakumeen Joko Internazionalean, eta, brontzezko beste bi gizonen Joko Internazionalean eta Wall-Ball modalitatean. Horrez gainera, laugarren geratu dira 15 eta 19 urtez azpiko Wall-Ball-ean.
Txapelketa horretan eskualdeko hiru pilotari aritu dira: Ibai Arroitajauregi iurretarra, Jon Gerrikabeitia durangarra eta Lier Arrien zornotzarra.