Arroitajauregi, Gerrikabeitia eta Arrien, Europako pilota txapelketara

Maialen Zuazubiskar 2021ko urr. 21a, 12:06

Europako Junior Pilota txapelketa jokatuko da Franeker-en (Herbehereak) asteburuan. Bertan eskualdeko hiru pilotari izango dira. 

Urriaren 22tik 24ra bitartean Europako Junior Pilota txapelketa jokatuko da Franeker-en (Herbehereak). Bertan euskal selekzioarekin ariko dira eskualdeko hiru pilotari: Ibai Arroitajauregi iurretarra, Jon Gerrikabeitia durangarra eta Lier Arrien zornotzarra. 

Hirugarren urtez Herbehereetan jokatuko den txapelketan sei herrialdek parte hartuko dute: Euskal Herriak, Italiak, Belgikak, Herbehereak, Ingalaterrak eta Valentzia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!