Ziortza Isasi eta Illart Zuazubiskar pistako munduko txapelketan

Anboto 2021ko urr. 20a, 15:14

Gaurtik domekara bitartean Roubaixeko (Frantzia) belodromoan jokatuko dira pistako munduko txapelketak. Bertan Durangaldeko bi txirrindulari izango dira; Eustrak-Euskadi taldekoak biak.

Ziortza Isasi elorriarrak eta Illart Zuazubiskar abadiñarrak pistako munduko txapelketan parte hartuko dute gaurtik domekara bitartean. Isasik zapatuan izango du lehenengo lasterketa. Eukene Larrarte bikote duela madisonean parte hartuko du. Domekan, berriz, puntuaketa izango du. Zuazubiskar domekan lehiatuko da. Abadiñarrak madisonean parte hartuko du Erik Martorellegaz batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!