Aldarrikapenak eta mendi ibilbidea Adinekoen Nazioarteko Egunean

Anboto 2021ko urr. 1a, 13:04

Eguna ospatzeko, Durangaldeko adinekoen14 elkartek, Oneka eta Pentsiodunen Mugimenduak, Durangaldeko Mankomunitateak eta Durangoko Udalak mendi ibilaldi bat antolatu dute. Traña-Matienan abiatu dira gaur eguerdian eta toki berean izango dute helmuga.

Ibilbideari ekin aurretik testu bat irakurri dute. Bertan, zahartze aktiboa "sustatzeko programak garatzeko" eta laguntza eta zaintza publiko "unibertsal eta gertukoa" bultzatzeko eskatu dute. Horrekin batera, gizarte eta osasun zerbitzuek "giza baliabide eta material gehiago" izan dezatela exigitu dute, "zaintza duina eta kalitatezkoa bermatzeko eta adinekon eskubideak errespetatzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!