Nagusientzako mendi ibilaldiagaz ospatuko dute urriaren 1a

Anboto 2021ko ira. 24a, 13:17

Urriaren 1eko nagusientzako mendi ibilbidean parte hartzeko derrigorrezkoa izango da izena ematea. Izen-ematea irailaren 29a baino lehen egin beharko da herri bakoitzeko Nagusien Egoitzan edo 94 465 74 51 edo 94 620 05 46 telefonora deituta. 

Urriaren 1a, Adinekoen Nazioarteko Eguna, ospatzeko Durangaldeko 14 Adinekoen Elkartek, Oneka eta Pentsiodunen Mugimenduak, Durangaldeko Amankomunazgoak eta Durangoko Udalak nagusientzako mendi ibilaldiak antolatu dituzte. Gaur egoizean egitaraua aurkezteko egindako ekitaldian ekintzen helburua adinekoek familian, komunitatean eta gizartean dituzten eginkizunak aitortzea eta jakinaraztea, nagusien eskubideak aldarrikatzea eta beraien beharrizanak ezagutzera ematea direla azaldu dute. 

Pandemia dela eta, aurten aire zabaleko ekintzak bakarrik egingo dituztela jakitera eman dute. Eta horretako nagusientzako mendi ibilaldiak antolatu dituzte. "Mundu guztiari aukera ematea gura dugu, horregatik ibilaldi ezberdinak antolatu ditugu", azaldu dute. Hainbat ibilbide antolatu dituzte: ibilbide laburrak, ibilbide ertainak eta luzeak. Guztiak Traña-Matienako plazan amaituko dira. 

IBILBIDE LABURRAK

Durango: Andra Mari

Abadiño: San Trokaz lokala

Matiena: Nagusien egoitza

11:00

11:15

 

11:20

3,5 km

2,5 km

 

2 km

IBILBIDE ERTAINAK

Durango: Andra Mari

Abadiño: San Trokaz lokala

Matiena: Nagusien egoitza

10:00

10:15

 

10:20

8 km

7,3 km

 

7 km

IBILBIDE LUZEAK

Garai: Udaletxea

Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Durango: Andra Mari

Matiena: Nagusien egoitza

Atxondo: Udaletxea

Elorrio: Plaza

Zaldibar: Udaletxea

Berriz: Probalekua

Abadiño: San Trokaz lokala

8:20

8:50

 

9:05

 

9:45

9:00

9:00

9:35

9:00

14,5 km

12,6 km

 

11,5 km

 

8,5 km

12 km

12 km

9,5 km

12 km

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ibilaldiaren ostean, Traña-Matienako plazan beraiek egindako manifestu bateratua irakurri dute. Besteak beste, zahartze aktiboa bultzatzea, gizarte eta osasun zerbitzuek giza baliabide eta material gehiago eskaintzea eta alargunek pentsioa jaso behar izatea eskatuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!