Xabier Castillo 'Xeberri' abeslaria hil da

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 9a, 22:13

Xabier Castillo Miota 'Xeberri' hil da 73 urte zituela. Abeslari eta bikoiztaile durangarra azken urteetan Sarrian bizi zen.

'Xeberri' 70eko hamarkadan kantagintzan murgilduta egon zen. 1973an bakarkako disko bat kaleratu zuen; Iparragirreren letrekin egindako lehen diskoa izan zen. Horren ostean, Gontzal Mendibilekin bikotea osatu zuen eta hainbat kontzertu eman zituzten. Bi musikariek Zaurietatik dario diskoa kaleratu zuten.

Kantagintza alde batera utzi zuenean bikoizketan jardun zuen durangarrak. Ofizio horretan 30 urte inguru egin zituen eta 2011n erretiratu zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!