Durangaldeko pilotari gazteek hiru final irabazi dituzte Bizkaia Cup txapelketan

Joseba Derteano 2021ko uzt. 6a, 11:36
Lagun Onak taldeko bikote biren artean jokatu zen kadete A mailako finala. Irudietan ezkerretik hasita: Gorka Bereziartua, David Alonso, Ibai Arroitajauregi eta Urko Etxebarria.

Zornotzako Lagun Onak eta Iurretako Olaburu klubeko kadeteek eta gazteek lortu dituzte txapelak.

Asteburuan Bizkaiko Pilota Federazioak antolatutako Bizkaia Cup finalak jokatu dituzte binaka Bizkaiko hainbat pilotalekutan eta eskualdeko pilotari gazteek hiru txapel irabazi dituzte.

Lehenengo txapela Zornotzako Lagun Onak klubeko Urko Etxebarriak eta David Alonsok irabazi zuten, joan zen barikuan Galdakaon jokatutako finalean. Kadete A mailan irabazi zuten, hau da, kadeteen mailarik nagusienean. Klub bereko Ibai Arroitajauregi eta Gorka Bereziartua menderatu zituzten finalean.

Gainerako txapel biak, Iurretako Kepa Arroitajauregi pilotalekuan heldu ziren, eta etxeko pilotariek irabazi zituzten. Gazteen B mailan Iurretako Olaburu klubeko Unax Romerok eta Koldo Bikandik osatutako bikoteak jantzi zuen txapela Danak Bat klubeko bikoteari 22-13 irabazita. Kadete B mailan klub bereko Peio Gurrutxaga eta Adur Aldea geratu ziren txapeldun, euren finala 22-8 irabazita.

Olaburu klubeko Unax Romero eta Koldo Bikandi:

Olaburu taldeko Adur Aldea eta Peio Gurrutxaga:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!