"Euskararen normalizazioan pauso sendoak ematea, euskarazko ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzea eta hedatzea, eta bikoizketa indartzea" dira ekimenaren helburuetako batzuk. Besteak beste, Netflix Euskaraz eta Disney+ Euskaraz ekimenek, zinema aretoetan euskara sustatzen ari den Tinko euskara elkarteak eta BIEUSE Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak jarri dute martxan ekimena.
Aldarrikapenak "lau haizetara" zabaldu, eta "euskarak pantailetan bizi duen egoerarekin kezkaturik dauden herritarren" atxikimendua jasotzeko helburuagaz, pantailakeuskaraz.eus webgunea jarri dute martxan, baita ere.
20.000 sinadura
Apirilean agerraldia egin zuten dozenaka lagunek Netflix Euskaraz ekimenak deituta Durangon. Netflixi eudkiak euskaraz eskatzeko sinadura bilketa kanpainan 10.000tik gora lortu zituela adierazi zuten bertan, besteak beste. Abenduaren 3rako 20.000 lortzeko helburua zutela azaldu zuten, baita.