Netflix Euskaraz taldeak 20.000 sinadura lortu gura ditu abenduaren 3rako

Anboto 2021ko api. 18a, 10:06

Netflix plataforma digitalari edukiak euskaraz eskatzeko jarri du martxan ekimena Netflix euskaraz taldeak. Abenduaren 3rako 20.000 sinadura lortzea da ekimenaren helburua. 10.000 sinaduren langa igaro dute apirilean. 

Agerraldia egin dute Durangon Netflix Euskaraz taldeko kideek euskalgintzako, ikus-entzunezkoen sektoreko eta euskal komunikazio esparruko eragileen babesarekin. "Ikus-entzunezkoetan bizi dugun egoeraz jabetzea, herri gisa; euskarari arnasa eta bizitza eman gura badiogu, estrategikoa da sektorea, eta eztabaida erdigunera ekarri gura dugu", azaldu dute Landako Gunean eginiko agerraldian. 

"Streaming plataforma berrietan ez dago ia euskarazko edukien eskaintzarik. Netflixen, adibidez, 3.500 film eta telesaileko eskaintzatik lau baino ez ditugu euskaraz, eta telesailik ez dago bat bera ere", azaldu dute agerraldian. Beste bi herri mugimendu gogoan izan dituzte, baita ere, Disney + euskaraz (6.000 sinadura bildu dituzte azken hilabeteetan), eta 3.000Twitz ekimena (4.000 sinaduratik gora).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!