Bihar argitaratuko dira neurri berriak, eta etzi, ekainak 2, sartuko dira indarrean. Bost aldaketa iragarri ditu: 00:00etan txiko dituzte tabernak orain. Garraio publikoaren jarduna ere gauerdira arte luzatuko dute, baita kultur jarduna ere. Bestalde, kalean kirol jarduerak egiteko pertsona kopurua ez da mugatuko hemendik aurrera. Aisialdirako, ostera, hamar laguneko taldeak baino ezingo dira batu, "betiere taldeak egonkorrak direla ziurtatuta". "Tunelaren amaierako argia ikusten ari gara, baina arduraz jokatu behar da", azaldu du lehendakariak.
Neurriak "zuhurtziaz" malgutzeaz aritu da Iñigo Urkullu Labi batu bezperatan, azken egunetako datuen arabera kutsatuen beherakadaren etenaren ostean. "Adierazleek jaitsieran etendura bat egon daitekeela diote. Zuhurtziaz jokatzea beharrezkoa da". Bizkaian, 229 da azken 14 egunotako positiboen intzidentzia 100.000 biztanleko. Araba Bizkaia eta Gipuzkoak %27 bakunatzeko pauta (bi dosiak) betea duela adierazi du Urkulluk, baita ere.
Maiatzaren 7an batu zen Labi azkenekoz.