PCR bidezko 20 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean asteburuan, horietatik 6 Zornotzan

Anboto 2021ko mai. 31a, 12:25

20 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 6 Zornotzan, 5 Berrizen, 4 Durangon eta bina Abadiñon eta Otxandion eta bat Zaldibarren.

EAEn, 5617 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 251 positiboak izan ziren: 129 Bizkaian, 32 Araban eta 88 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 2, Euskal Herritik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 31 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 97 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!