Illart Zuazubiskarrek domina bi lortu ditu Espainiako Txapelketan eta Ziortza Isasik bat

Anboto 2021ko mai. 24a, 09:21

Illart Zuazubiskar ezkerretik hasita hirugarrena. Argazkia: @rfec

Eskualdeko hiru txirrindulari egon dira Mallorkan jokatutako Espainiako Txapelketan: Illart Zuazubiskar eta Markel Rodriguez abadiñarrak eta Ziortza Isasi elorriarra.

Asteburuan Mallorkan jokatutako Espainiako Txapelketan hiru domina eskuratu dituzte Durangaldeko txirrindulariek. Zapatuan ekin zioten lehiari txirrindulariek Espainiako Omnium Txapelketagaz. Proba horretan eskualdeko txirrindulariek lehenengo domina lortu zuten. Eustrak-Euskadi taldeko Illart Zuazubiskar abadinarra hirugarren izan zen. Markel Rodriguezek eta Ziortza Isasik, berriz, bederatzigarren postua eskuratu zuten.

Atzo, ostera, Espainiako Madison Txapelketak jokatu zituzten eta Zuazubiskarrek asteburuko bigarren domina lortu zuen, oraingoan urrezkoa. Illart Zuazubiskarrek eta honen bikoteak, Telmo Senperenak, nagusitasunez lortu zuten proba irabaztea. Emakumezkoetan Eustrak-Euskadi taldeko Ziortza Isasik eta Ana Usabiagak zilarrezko domina lortu zuten. 


Ziortza Isasi ezkerretik hasita bigarrena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!