Etxeratze agindua eta itxiera perimetrala bertan behera utzi ditu Auzitegi Nagusiak

Anboto 2021ko mai. 7a, 13:50

Zapatutik domekara bitarteko gauerdian amaituko da alarma egoera. Ordutik aurrera Jaurlaritzak hartu ezingo dituen neurri batzuen berri eman du EAEko Auzitegi Nagusiak. 

Behin alarma egoera kenduta Jaurlaritzak herritarren mugikortasuna mugatzeko eskumenik ez duela izango jakitera eman du EAEko Auzitegi Nagusiak. Epaileak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak itxiera perimetrala agintzeko eskumenik ez du izango, ez autonomia erkidegoarentzat, ez herrialdeentzat ezta herriarentzat ere. 

Horrez gain, etxeratze agindua ere bertan behera geldituko dela eta bilkurak lau lagunetara mugatzeko debekua ere kendu egingo dela jakitera eman du auzitegiak. 

Jaurlaritzaren Labi batzordeak, berriz, gaur arratsaldean du bilera, 16:30ean. Eta horren ostean jakitera emango du datozen egunetan indarrean sartuko den dekretu berria, eta neurri berriak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!