PCR bidezko 11 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 6 Zornotzan

Anboto 2021ko mai. 7a, 12:33

11 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik 6 Zornotzan, bina Durangon eta Iurretan eta bat Otxandion. 

EAEn, 9326 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 619 positiboak izan ziren: 321 Bizkaian, 70 Araban eta 222 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 66 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 173 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

Otxandio itxita
Maiatzaren 3an herrikako ebazpena eguneratu zuen Osasun sailak eta bertan hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak agertzen dira. Tartean dago Otxandio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!