Otxandiok perimetralki itxita jarraituko du eta Mallabia irekita egongo da bihartik aurrera

Anboto 2021ko mai. 3a, 14:02

Apirilaren 20az geroztik perimetralki itxita dago Otxandio. 

Astelehenero lez ebazpen eguneratua argitaratu du Osasun sailak eta bertan zerrendatzen ditu hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak. Asteon zerrendan eskualdeko herri bat dago, Otxandio. Beraz, Otxandiok perimetralki itxita jarraitu beharko du.

Otxandion, azken 14 egunetan 49 positiboa egon dira, asteburuan 5. Intzidentzia-tasa honako hau da: 3616,24.

Mallabia, aldiz, zerrendatik kendu dute eta bihartik aurrera irekita egongo da. Apirilaren 26tik itxiera perimetralean zegoen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!