PCR bidezko 17 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 9 Durangon

Anboto 2021ko mai. 6a, 12:33

17 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik 9 Durangon, 4 Zornotzan eta bana Berrizen, Elorrion, Iurretan eta Mañarian. 

EAEn, 11.268 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 673 positiboak izan ziren: 358 Bizkaian, 66 Araban eta 237 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 12, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 50 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 183 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

Otxandio itxita
Maiatzaren 3an herrikako ebazpena eguneratu zuen Osasun sailak eta bertan hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak agertzen dira. Tartean dago Otxandio. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!