PCR bidezko 38 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean asteburuan, horietatik 15 Durangon eta 11 Zornotzan

Anboto 2021ko mai. 3a, 12:37

27 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 15 Durangon, 11 Zornotzan, 5 Otxandion, 4 Abadiñon eta 3 Berrizen.

EAEn, 8363 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 506 positiboak izan ziren: 268 Bizkaian, 38 Araban eta 191 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 9, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 45 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 195 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!