Mallabia perimetralki itxiko dute bihartik aurrera

Anboto 2021ko api. 26a, 13:29

Otxandiok perimetralki itxita jarraituko du. 

Astelehenero lez ebazpen eguneratua argitaratu du Osasun sailak eta bertan zerrendatzen ditu hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak. Asteon zerrendan eskualdeko herri bi daude, Mallabia eta Otxandio. Beraz, Otxandiok perimetralki itxita jarraituko du eta Mallabian bihartik aurrera itxiera perimetrala ezarriko dute.

Otxandion, azken 14 egunetan 57 positiboa egon dira, asteburuan 13. Intzidentzia-tasa honako hau da: 4206,64. Mallabian, berriz, azken 14 egunetan 5 positibo egon dira eta intzidentzia-tasa 420,17koa da. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!