PCR bidezko 43 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean asteburuan, horietatik 14 Durangon eta 13 Otxandion

Anboto 2021ko api. 26a, 12:44

43 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 14 Durangon, 13 Otxandion, 7 Berrizen, 4 Zornotzan, 3 Abadiñon eta bana Atxondon eta Zaldibarren. 

EAEn, 8.224 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 762 positiboak izan ziren: 325 Bizkaian, 75 Araban eta 356 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 62 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 192 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

Otxandio eta Mallabia itxita
Gaur herrikako ebazpena eguneratu du Osasun sailak eta bertan hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak agertzen dira. Tartean daude Mallabia eta Otxandio. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!