LABek "borroka sindikal feminista" defendatu du Durangon eta Zornotzan egindako kontzentrazioetan

Anboto 2021ko api. 23a, 13:44

Espainiako poliziak LABeko 6 kide atxilotu ditu asteon Nafarroan, Martxoaren 8an egindako bi protesta ekintzagatik. Sindikatuko kideek atxiloketen aurkako elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian, Durangoko eta Zornotzako egoitzen aurrean eta kaleetan.

LABek hedabideetara igorritako oharrean dioenez, "polizia eta patronala eskuz esku aritu dira" sindikatuko 6 kide atxilotzeko "operazioan". Martxoaren 8an, sindikatuko kideek "protesta ekintza baketsu zehatza" egin zutela adierazi du LABek, eta atxiloketak "muntaia polizial" gisa izendatu ditu. "Sistemari ez zaio interesatzen, gu, emakume langileok, aurrera aurre jartzea. Ezarritako ordena zalantzan jartzen ari gara eta garesti ordainduko dugula adierazi digute. Alferrik ari dira, ez dugu pauso bakar bat ere atzera egingo", adierazi du sindikatuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!