PCR bidezko 19 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 6 Durangon

Anboto 2021ko api. 23a, 12:32

19 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik 6 Durangon, 5 Zornotzan, 4 Otxandion, 2 Abadiñon eta bana Berrizen eta Zaldibarren. 

EAEn, 10.907 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 978 positiboak izan ziren: 425 Bizkaian, 117 Araban eta 431 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 5 EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 114 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 173 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

Otxandio itxita
Apirilaren 19an herrikako ebazpena eguneratu zuen Osasun sailak eta bertan hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak agertzen dira. Tartean dago Otxandio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!