PCR bidezko 21 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 10 Durangon

Anboto 2021ko api. 21a, 12:35

21 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik 10 Durangon, launa Otxandion eta Zornotzan eta 3 Mallabian. 

EAEn, 12.709 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1002 positiboak izan ziren: 445 Bizkaian, 120 Araban eta 420 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 17 EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 117 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 158 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

Otxandio itxita
Apirilaren 19an herrikako ebazpena eguneratu zuen Osasun sailak eta bertan hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak agertzen dira. Tartean dago Otxandio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!