29 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretatik 10 Durangon eta 6 Otxandion

Anboto 2021ko api. 16a, 12:37

29 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 10 Durangon, 6 Otxandion, 5 Abadiñon, 4 Zaldibarren, 2 Elorrion eta bana Berrizen eta Zornotzan. 

EAEn 10.067 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 916 positiboak izan ziren. Horietatik 413 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 101 Araban eta 389 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak,13, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 67 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 132 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

Atxondo, Berriz eta Zaldibar itxita
Apirilaren 12an herrikako ebazpena eguneratu zuen Osasun sailak eta bertan hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak agertzen dira. Tartean daude Atxondo, Berriz eta Zaldibar

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!