Atxondon itxialdi perimetrala ezarriko dute bihartik aurrera

Anboto 2021ko api. 12a, 13:08

Berrizek eta Zaldibarrek itxialdian jarraituko dute.

Gaur ebazpena eguneratua argitaratu du Osasun sailak eta bertan zerrendatzen ditu hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak. 

Atxondo zerrendara gehitu dute. Bihartik aurrera itxiera perimetrala ezarriko dute bertan. Azken 14 egunetan 10 positiboa egon dira. Intzidentzia-tasa honako hau da: 722,02.

Berrizen martxoaren 29an ezarri zuten itxiera eta horrela jarraituko du hurrengo egunetan zerrendan jarraitzen duelako. Azken 14 egunetan 50 positibo egon dira, euretako 8 asteburuan. Intzidentzia-tasa honeko hau da: 1072,50

Zaldibar apirilaren 6an gehitu zuten zerrendara. Azken 14 egunetan 19 positibo egon dira, euretako 3 asteburuan. Intzidentzia-tasa honako hau da: 623,97.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!