EAEn 10.808 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 940 positiboak izan ziren. Horietatik 426 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 110 Araban eta 397 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 7, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.
Ospitaleetan, berriz, 73 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 128 pertsona daude.
Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri
Atxondo, Berriz eta Zaldibar itxita
Apirilaren 12an herrikako ebazpena eguneratu zuen Osasun sailak eta bertan hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak agertzen dira. Tartean daude Atxondo, Berriz eta Zaldibar.