19 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretatik 7 Zornotzan

Anboto 2021ko api. 14a, 12:34

19 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 7 Zornotzan, 5 Durangon, bina Abadiñon eta Zaldibarren eta bana Berrizen, Elorrion eta Otxandion. 

EAEn 11.274 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 1003 positiboak izan ziren. Horietatik 419 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 123 Araban eta 456 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 5, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 90 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 133 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

Atxondo, Berriz eta Zaldibar itxita
Apirilaren 12an herrikako ebazpena eguneratu zuen Osasun sailak eta bertan hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak agertzen dira. Tartean daude Atxondo, Berriz eta Zaldibar

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!