19 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretatik 6 Zornotzan

Anboto 2021ko api. 13a, 12:34

19 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 6 Zornotzan, launa Abadiñon eta Durangon, 2 Iurretan eta bana Atxondon, Elorrion eta Zaldibarren. 

EAEn 9.313 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 726 positiboak izan ziren. Horietatik 298 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 106 Araban eta 315 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 7, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 104 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 127 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

Atxondo, Berriz eta Zaldibar itxita
Apirilaren 12an herrikako ebazpena eguneratu zuen Osasun sailak eta bertan hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak agertzen dira. Tartean daude Atxondo, Berriz eta Zaldibar

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!