29 positibo detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2021ko api. 9a, 12:46

9 positibo atzeman zituzten atzo Zornotzan, eta 8 Durangon. 

Osasun Sailak koronabirus kasuen zerrenda eguneratu du. Atzotik hona 29 kasu positibo berri atzeman dituzte Durangaldean. 9 Durangon, 8 Zornotzan, 4 Berrizen, 3 Abadiñon, 3 Elorrion, 1 Atxondon eta 1 Otxandion. 

Atzo, 10.709 test diagnostiko egin zituzten Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban.  Horietatik 792 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 140 Araban, 314 Bizkaian, 334 Gipuzkoan eta 4 EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak izan ziren.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 74 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 106 pertsona ZIUn daude.

Positiboak eta intzidentzia-tasa azken 24 orduetan:

  • Abadiño: 3 (Intzidentzia-tasa: 309,52)
  • Atxondo: 1 (722,02)
  • Berriz: 4 (1201,20)
  • Durango: 9 (325,92)
  • Elorrio: 3 (255,10)
  • Garai: 0 (0,0)
  • Iurreta: 0 (108,46)
  • Izurtza: 0 (0,0)
  • Mallabia; 0 (336,13)
  • Mañaria: 0 (383,14)
  • Otxandio: 1 (147,60)
  • Zaldibar: 0 (623,97)
  • Zornotza: 8 (383,62)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!