31 positibo berri Durangaldean, 11 Durangon

Anboto 2021ko api. 8a, 12:52

Durangon 11 positibo baieztatu dira eta eremu laranjara igo da udalerria.

Osasun Sailak koronabirus kasuen zerrenda eguneratu du. Atzotik hona 31 kasu positibo berri atzeman dituzte Durangaldean. Bina Abadiñon, Berrizen eta Mallabian. Bana Iurretan eta Zaldibarren. 3 Elorrion eta 9 Zornotzan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 11.038 test egin zituzten atzo, PCRak eta antigenoak kontuan hartuta, eta euretatik 788 positiboak izan dira. Horietatik 373 positibo detektatu dituzte Bizkaian, 113 Araban eta 296 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. Ospitaleetan, berriz, 65 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 103 pertsona daude.

Positiboak eta intzidentzia-tasa azken 24 orduetan:

  • Abadiño: 2 (Intzidentzia-tasa: 322, 41) (Eremu laranjan dago)
  • Atxondo: 0 (649,82)
  • Berriz: 2 (1244,10)
  • Durango: 11 (322,56) (Eremu laranjan dago)
  • Elorrio: 3 (281,95) (Eremu horian dago)
  • Garai: 0 (0,0)
  • Iurreta: 1 (108,46)
  • Izurtza: 0 (0,0)
  • Mallabia; 2 (336,13)
  • Mañaria: 0 (574,71)
  • Otxandio: 0 (73,80)
  • Zaldibar: 1 (656,81)
  • Zornotza: 9 (373,25) (Eremu laranjan dago)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!