59 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretako 34 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 27a, 12:33

59 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 34 Durangon, 6 Zornotzan, launa Abadiñon, Berrizen eta Zaldibarren, hiruna Elorrion eta Iurretan eta bat Atxondon. 

EAEn, 15.837 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 1.104 positiboak izan ziren. Horietatik 609 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 179 Araban eta 297 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 19, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 89 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 134 pertsona daude.

Intzidentzia-tasak (5.000 biztanletik gorako herrietan) 

- Zornotza: gaur 1031,62 koa da. Barikuan 1249,35koa zen. 
- Durango: gaur 1313,76 koa da. Barikuan 994,56koa zen.
- Elorrio: gaur 590,76 koa da. Barikuan 550,48koa zen. 
- Abadiño: gaur 386,90 koa da. Barikuan 335,31koa zen. 

Semaforoen sistema

Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Birusaren hedapenari aurre egitekoastelehenaz geroztik EAEko herri denetan indarrean dauden neurriez gainera, eskualdeko hainbat herrik neurri murriztaile gehiago dituzte, eremu gorrian daudelako. Ostalaritza itxita dago eta eskola kirola etenda dago. Honako hauek dira herri horiek: Zornotza, Durango, Elorrio eta Iurreta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!