67 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, horietatik 33 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 22a, 12:41

67 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 33 Durangon, 13 Zornotzan, 7 Iurretan, 6 Zaldibarren, 5 Elorrion, 2 Abadiñon eta 1 Berrizen.

EAEn, 13.154 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 1139 positiboak izan ziren. 639 positibo Bizkaian detektatu zituzten, 174 Araban eta 319 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 7, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. ZIUn, berriz, 109 pertsona daude.

Intzidentzia-tasak (5.000 biztanletik gorako herrietan) 

- Zornotza: gaur 1249,35 koa da. Astelehenean 1078,28koa zen. 
- Durango: gaur 994,56koa da. Astelehenean 758,64koa zen.
- Elorrio: gaur 550,48koa da. Astelehenean 416,22koa zen. 
- Abadiño: gaur 335,31koa da. Astelehenean 270,83koa zen. 

Semaforoen sistema

Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Eremu gorrian dauden eta neurri murriztaileak aplikatu dituzten eskualdeko herriak honako hauek dira: Zornotza, Durango, Elorrio, Iurreta eta Otxandio. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!