159 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean, euretatik 81 Durangon eta 42 Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 18a, 12:58

159 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean. Horietatik 81 Durangon, 42 Zornotzan, 10 Iurretan, 8 Abadiñon, 6 Elorrion, 4 Berrizen, 3 Atxondon, bina Otxandion eta Zaldibarren, eta bat Mallabian.

EAEn, 29.112 proba egin ziren asteburuan, eta horietatik 2159 positiboak izan ziren. Atzo, esaterako, 358 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 90 Araban eta 187 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 13, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 40 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 98 pertsona daude.

Barikutik hona Durangoko eta Zornotzako inzidentzia-tasek nabarmen egin dute gora: barikuan, Durangon, 534,4koa zen, eta 752,64koa da gaur. Zornotzan, aldiz, 881,29 zen barikuan eta 1078,20koa da gaur. Gainontzeko herrietan ere gora egin du inzidentziak. Elorrio eremu laranjan dago 416,22ko tasagaz -barikuan 349,09an zegoen- eta Abadiño eremu horian, 270,83ko tasagaz -193,45ean zegoen barikuan-. 

Semaforoen sistema
Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik beherako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!