Abadiñoko La Magdalena enpresan eta Zornotzako Plastibor enpresan mobilizazioak egiten dabiltza

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 14a, 11:59

LAB sindikatuak azaldu duenez, Abadiñoko Transmisiones La Magdalena enpresan eta Zornotzako Plastibor enpresan mobilizazioak egiten dabiltza langileak, "diskriminazio salarialarengatik eta lan hitzarmenarengatik", hurrenez hurren. 

Sindikatuak jakitera eman duenez, Abadiñoko Transmisiones La Magdalena enpresako langileak elkarretaratzeak egiten hasi dira "diskriminazio salariarengatik eta lan baldintzen prekarizazioagatik". "Lan berdinaregatik soldata desberdina dute langileek. Eta horrez gain, lan baldintzak ere okertzen dabiltza", azaldu dute sindikatukoek. Hori horrela errelebo aldaketetan kontzentrazioak egiten dabiltza eta biharko bi orduko lanuztea deitu dute. Akordiorik ezean urtarrilaren 20 eta 21erako greba egunak deitu dituzte. 

Plastiborren, berriz, lan hitzarmena dela eta mobilizazioekin hasi dira. "Hitzarmenaren negoziazioa guztiz blokeatuta dago", jakinarazi dute LABekoek. Hori salatu asmoz, eta, lan hitzarmen duin bat izateko mobilizazioak egiten dabiltza urtarrilaren 11az geroztik. Aurrera pausorik ezean, urtarrilaren 24an greba mugagabea hasiko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!