Durangaldean 41 kutsatu berri detektatu zituzten atzo, euretako 17 Zornotzan eta 15 Durangon

Anboto 2021ko urt. 12a, 12:32

Artxiboko irudia.

Atzo 41 positibo detektatu zituzten Durangaldean. 17 Zornotzan, 15 Durangon, 3 Elorrion, bina Berrizen eta Zaldibarren eta bana Abadiñon eta Atxondon.

EAEn, 12.238  (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) proba egin ziren atzo, eta horietatik 817 positiboak izan ziren: 492 Bizkaian, 219 Gipuzkoan eta 92 Araban. Gainontzeko positiboak, 14, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 45 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 75 pertsona daude.

Semaforoen sistema
Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik beherako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Une honetan Zornotza eremu gorrian dago, bertako intzidentzia tasa 648koa da. Durango eta Elorrio eremu laranjan daude. Elorriok 375ko tasa du eta Durangok 366koa. Abadiño, berriz, eremu horian dago, 180ko intzidentzia tasagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!