Eremu gorrira pasa da Zornotza eta ostalaritza itxi beharko dute

Anboto 2021ko urt. 11a, 12:46

Azken hiru egunetan 105 lagunek eman dute positibo Durangaldean. 105 positiboetatik 50 Zornotzan detektatu dituzte, 26 Durangon, 7 Zaldibarren, seina Abadiñon eta Elorrion, 5 Iurretan, 4 Otxandion eta bat Izurtzan. Ostalaritza zerbitzuak itxita izan beharko dituzten herrien zerrenda ere eguneratu du Osasun Sailak, eta bertan Zornotza ageri da. 

Joan den barikutik domekara 50 kasu positibo berri zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Zornotzan, eta 100.000 biztanleko hamalau eguneko intzidentzia tasak ere gora egin du. Une honetan intzidentzia-tasa 570,24koa da. Horrenbestez, eremu gorrira pasa da Zornotza, eta ondorioz, bihartik aurrera ostalariek ezingo dute ireki.

Asteburuko datuen berri eman du gaur Osasun Sailak. Barikutik eta domekara bitartean, 105 kasu baieztatu dituzte Durangaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 30.264 PCR proba egin ditu Osasun Sailak joan den barikutik domekara. Hiru egun horietan 1.727 positibo izan dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!