18 kutsatu berri detektatu zituzten atzo Durangaldean

Anboto 2021ko urt. 5a, 12:34

18 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 8 Zornotzan, 4 Durangon, 3 Elorrion, 2 Mallabian eta bat Zaldibarren. 

Atzo, 6.781 test diagnostiko egin zituzten, eta, haietatik, 480 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 82 Araban, 228 Bizkaian, 169 Gipuzkoan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 43 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 75 pertsona ZIUn daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!