Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 7.235 (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) proba egin ziren atzo, eta horietatik 501ek positibo eman zuten: 290 Bizkaian, 73 Araban eta 131 Gipuzkoan; positiboetako zazpi beste lurralde batzutan bizi diren herritarrenak dira.
Ospitaleetan, ostera, 33 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 72 pertsona daude. Bestalde, Osasun Sailaren arabera, abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitarteko asteko datuen arabera, koronabirusak eragindako 57 hildako egon ziren.