Honako herri hauetan atzeman dira 19 kasuak: 7 Zaldibarren, 5 Zornotzan, 2 Mallabian eta bana Durangon, Abadiñon, Berrizen, Iurretan eta Mañarian.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 12.890 (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) proba egin ziren barikutik domekara, eta horietatik 752 positiboak izan ziren: 384 Bizkaian, 228 Gipuzkoan eta 131 Araban. Gainontzeko positiboak, 9, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.
Ospitaleetan, berriz, 31 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 83 pertsona daude.