Barikutik domekara bitartean 27 positibo atzeman dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko abe. 21a, 12:31

9 izan dira Durangon, 8 Abadiñon, 6 Zornotzan, 2 Elorrion, eta bana Atxondon eta Otxandion.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 28.492 (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) proba egin ziren atzo, eta horietatik 1.062 positiboak izan ziren: 118 Bizkaian, 129 Gipuzkoan eta 88 Araban. Gainontzeko positiboak, 4, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 20 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 97 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!