Pentsiodunekin batera mugimendu feminista, gazteria eta eragile sindikalak ere izan dira manifestazioan.
Astean zehar eskainitako prentsaurrekoan, mobilizatzeko "inoiz baino arrazoi gehiago" dituztela argudiatu dute pentsiodunen mugimenduko kideek. Besteak beste, 2010eko eta 2012ko lan-erreformak indargabetzea, gutxieneko soldata 1.200an ezartzea, eta erreforma fiskal sakona eskatu dituzte.